Ergonomia

Ergonomia

Ergonomiaren Nazioarteko Elkartearen arabera, ergonomia lana, sistemak, produktuak eta giroak pertsonaren gaitasun eta muga fisiko eta mentaletara egokitzeko aplikatutako ezagutza zientifikoen multzoa da.

Ergonomiaren helburua lana gizakiaren gaitasun eta aukeretara egokitzea da.

Laneko osagai ergonomiko guztiak diseinatzean, kontuan hartzen da nork erabiliko dituen. Gauza bera gertatu behar da enpresaren antolaketarekin: hura osatzen duten pertsonen ezaugarrien eta beharren arabera diseinatu behar da.

Ergonomiaren eta psikologia aplikatuaren helburu nagusiak honako hauek dira:

• Laneko arriskuak (ergonomikoak eta psikosozialak) identifikatzea, aztertzea eta murriztea.

• Lanpostua eta lan-baldintzak diharduenaren ezaugarrietara egokitzea (langilearen ezaugarrietara, alegia)

• Lan-egoeren bilakaeran laguntzea, ez soilik baldintza materialen ikuspegitik, baita alderdi sozioantolatzaileetan ere, lana osasuna eta segurtasuna zainduz egin ahal izateko, ahalik eta erosotasun, gogobetetze eta eraginkortasun handienarekin.

• Erakunde eta antolamenduetan teknologia berriak nola sartzen diren kontrolatzea, bai eta egungo langileen gaitasunetara eta ahalmenetara egokitzen direla ere.

• Hainbat tresna, erreminta eta material eskuratzeko jarraipide ergonomikoak ezartzea.

Lanean motibazioa eta gogobetetzea areagotzea.

Ildo horretan, Aurrera fisioterapian, eta helburu horiek guztiak lortzeko asmoz, ergonomiari buruzko eskuliburu bat idatzi dut, neurrira egina, eserita ordu asko ematen dituzuen langileentzat edo pertsonentzat.

Helburua:

  • Denbora luzez eserita egoten diren pertsonengan gertatzen diren aldaketa biomekanikoak eta fisikoak ezagutzea, bai eta eserita egotea hobetzeko estrategiak nola hartu ere.
  • Bizkarrezur osoan malgutasun ona lortzea.
  • Enbor osoaren gihar-tonua handitzea.
  • Murriztutako eremuak luzatzea.

 

Eskuliburuak 40 orrialde ditu, eta aurkibidea honako hau da:

  1. Sarrera
  2. Eskerrak
  3. Eseritze-tailerraren helburuak
  4. Bizkarrezurraren azalpen anatomikoa eta biomekanikoa
  5. Eserita egoteari buruzko gogoetak
  6. Gure lanpostuan ezar ditzakegun hobekuntzak
  7. Gure bizkarrezurraren osasuna hobetzeko gogoetak
  8. Ariketak
  9. Epilogoa
  10. Bibliografia

 

Eskuliburu hau batez ere langileentzat da, bai eta mota guztietako enpresetako (ETEak, enpresa ertainak edo handiak) eta elkarte eta erakunde publikoetako lan-arriskuei aurre hartzeko arduradunentzat ere. Alde batetik, ematen ditudan 2 eta 3 ordu bitarteko ikastaroen material osagarri gisa pentsatuta dago, eta, bestetik, ingurunea hobetzeko ezagutzak zabaltzea du helburu, batez ere lanekoa baina baita etxekoa ere; edo ariketa errazak barneratzea, osasuna hobetzeko lan egiteko helburu bakarrarekin.

Une honetan, eskuliburua interesatzen bazaizue, mezu elektroniko bat bidal diezadakezue zuen helbidearekin; postaz, etxera edo lanera bidaliko dizuet.
Prezioa 10 eurokoa da, gehi euro 1 bidalketa-gastu gisa.

Euskeraz eta erderaz daukazue eskuragarri.

Enpresa edo erakunde batean lanean ari bazara eta 2 eta 3 ordu bitarteko ikastaroa bertan ematea interesgarria izango litzatekeela uste baduzu, deitu 655 731 351 telefonora edo bidali e-maila helbide honetara: imanoletxeberria@hotmail.com

Eskerrik asko zure arretagatik.