Neurodinamia

Neurodinamia

Zertan datza terapia hori?

Borondatezko nerbio sistema bi zatitan bana dezakegu: nerbio sistema zentrala eta periferikoa. Biak elkartuak daude eta osotasun bat eratzen dute.

Burmuinak eta medulak nerbio sistema zentrala osatzen dute, eta nerbio sistema periferikoa medulatik ateratzen diren 31 pare nerbiok, gehi buruaren barrutik ateratzen diren 12 pare nerbio kranealek osatzen dute. Horiek mugimenduei buruzko informazioa eta sensitiboa eramaten dute.

Nerbio sistema hori gorputz osora hedatzen da; alde batetik gorputz guztian gertatutako sensibilitatearen informazioa ematen digu; hau da, datu asko dakartza kontzientzia hartu dezagun gure segmentu bakoitzaren kokapenari buruz espazioan eta beste alde batetik, informatzen gaitu eduki dezakegun minari buruz.

Eta bestalde, gure gorputzetik at dagoen munduarekin harremanetan jartzen gaitu; batez ere ikusmenarekin, baina baita ere entzumenarekin, usaimenarekin, ukimenarekin eta abar.

Eta motore Nerbio multzoak informazio motorea darama burmuinetik gorputzeko atal guztietara haiek mugi daitezen.

Bi sistema horiek batera dihardute: sistema sensitiboak sistema motorea zuzendu eta osatzen du.

Nerbio multzo hori gorputz guztitik doa aipatutako lan hori egin ahal izateko. Kasu batzuetan eta arrazoi ezberdinak direla eta nerbio horiek konprimatuta egon daitezke eta tentsio ezegokiak jasan ditzakete. Edozein arrazoi dela eta: istripu bat, lan postura txarra, edo beste arazo mota batek konpresio hori eragin dezake nerbioa lesionatuz.

Neurodinamiak nerbioen mugimendu fisiologikoa berrezarten du.