Neuroerrehabilitazioa

Neuroerrehabilitazioa

Bobath konzeptuan egiten dut lan batez ere: paziente neurologikoak tratatzeko konzeptu olistiko bat da. Baina baita ere edozein paziente mota tratatzeko baliogarria izan daiteke eta ez bakarrik neurologia gaixotasun bat dutenentzako; hau da, ulertu behar da gorputzaren atal edo sistema bakoitza osotasun baten zati bat dela.

Beti bilatu behar da kalitatezko mugimendu bat paziente horietan.

Kontzeptu hau Karel eta Berta Bobathek sortu zuten aurreko mendeko berrogeitahamargarren hamarkadan. Lan egiteko era hori neurozientzia aurkikuntzen eboluzioaren arabera garatzen doa. Gai horretaz ATB: Bobath terapeuten munduko elkartea arduratzen da. Etengabeko prestakuntza garatu eta eskaintzen du aipatutako eboluzio horretan oinarritua.

Gehien tratatzen ditudan patologiak dira hemiplejiak, paraplejiak, esklerosi anitza, Ela eta istripuen ondorioz gertatutako traumatismo kraneoenzefalikoak.