Osteopatia

Osteopatia

Hau da pazienteak tratatzeko modu olistiko bat. Andrew Taylor Still izan zen bere sortzailea 1892an eta Estatu Batuetan lehen eskola ireki zuen.

Osteopatia eskola ezberdinak daude munduan pazienteak tratatzen dituztenak modu zehatz batean aurreko atalean aipatutako metodoa egiten den bezala: gorputzaren atal eta osatzen duten sistema esberdinek osotasun bat bezala tratatuz.

Gorputzean gertatutako edozein lesiok, adibide gisa, blokeo batek edota txorkatillean izan dugun okerdura batek, gorputz osoan modu handiagoan edo txikiagoan izan dezake eragina.

Gorputzak, mina ez sentitzeko konpentsatzen saiatuko da eta horretarako gorputza osatzen duten segmentu edo sistema guztietaz baliatuko da. Beraz, hau tratatzeko gorputz osoaren ebaluaketa egin beharko dugu geure helburuak lortzeko.