Terapia miofaszialak

Terapia miofaszialak

Zertan datza?

Gorputza zuntz esberdinez osatua dago, horietako bat zuntz konektiboa da eta gorputzeko zati guztietan banatuta dago. Gure muskulu, organo, fascia eta hezurrek zutz mota honetaz osatuta daude proportzio eta kopuru esberdinetan.

Zuntz honek gorputz egitura guztiei forma eta sostengua ematen die, eta beste zutz edo materia motekin elkartzen da. Kasu batzuetan sostengua emateko, adibidez hezur batean gatz mineralekin elkartuz, eta beste kasu batzuetan finkotasuna eta malgutasuna emateko gorputzak behar duen lekutan; hau da, zuntz bigunetan: larruazala, muskuluak, ligamentuak, fasziak, e.a. Arkitektura eredu bat jarraituz, helburua da ziurtasuna edukitzea; hau da, eman beharrezkoa den sostengua eta erabili ahalik eta pisu gutxien egin behar den funtziorako.

Gure bizitzan istripu bat izan dugulako, edota arazo emozional larri bat jasan dugulako, edota adibidez postura txar batean lan egin behar izan dugulako, gure gorputzaren arkitekturak zuntz konektibo horien bidez egoera berri horretara egokitzeko bide berriak jorratzen ditu eta kasu askotan ez da soluziorik hoberena gure gorputzarentzat; baina hori da gure gorputzak momentu batean erabakitakoa egoera limite batetara egokitzeko. Seguru aski soluzio energetiko errentagarriena delako eta azkarrena arazoa behin behingoz soluzionatzeko.

Adibidez, egun osoa gidatzen badugu demagun kamioi bat 8 edo 10 ordutan, gure gorputzeko atal guztiak egoera horretara egokituko dira. Bolantea beti bi eskuekin heldu beharko dugu, beraz gure bularreko segmentua bi aldeetan moztu egingo da beti posizio berdina erabiltzen dugulako bolantea heltzeko; beraz, sistema konektibo guztia gune horretan motzagotu egingo da kolageno zubiak osatuz: bularrean dauden zuntz bigunen artean adherentziak sortuz eta epe luzera gehiagotuko dira goiko ataleko bi aldeetako mugikortasuna galduko dugu.

Gure terapiarekin bilatzen duguna da zuntz horiei eratu diren kolageno zubi horietaz askatzea eta berritzea haien arteko mugikortasun gunea egiten ditugu gorputzeko atal esberdinak espazioan bere egoera hobetzeko eta baita mugimenduaren kalitatea eta artikulazioen oreka.