Ergonomia esku liburua

Ergonomia Eskuliburu Praktikoa eserita lan egiten dutenentzat Ahaztu bizkarreko mina, lanaz eta bizitzaz berriro gozatzeko Ordu asko igarotzen dituzu eserita lanean? Orduan, ziur nago zure gorputza […]

Ergonomia Eskuliburu Praktikoa eserita lan egiten dutenentzat

Ahaztu bizkarreko mina, lanaz eta bizitzaz berriro gozatzeko

Ordu asko igarotzen dituzu eserita lanean?

Orduan, ziur nago zure gorputza matxinatu eta minez zigortzen zaituela.

  • Bizkarreko eta lepoko minak
  • Lunbalgiak
  • Sorbaldetako mina
  • Hanketako zirkulazio kaskarra
  • Energia eta indar falta sentitzea

Hau horrela da gizakia ez dagoelako prestatuta hainbeste ordu eserita pasatzeko.

Izan ere, duela bost milioi urtetik hona hankabiko izaki gisa eboluzionatu dugu, eta, beraz, gure gorputza zutik egoteko prestatuta dago eta ez eserita.

Izan ere, esertzen garenean, aldaketa biomekaniko batzuk gertatzen dira, gure bizkarrari eta gorputzeko beste atal batzuei kalte egiten dietenak.

Horrek mina eta lesioak ere eragiten ditu.

Zorionez, ordea, hori guztia saihets daiteke, hiru urrats erraz hauei jarraituz gero:

  1. Antzeman zer gertatzen zaion gorputzari eserita dagoenean.
  2. Ezagutu jarrera txarra zuzentzeko neurriak.
  3. Desblokeatu, luzatu eta indartu sufritzen duten atalak.

Horrek guztiak gorputza orekatzen lagunduko dizu, baita saihesten ere, hainbeste ordu eserita pasatzea zure osasunerako arriskutsua izan dadin. Hori guztia irakatsiko dizut nire

Ergonomia Eskuliburu Praktikoan

Imanol Etxeberria naiz, 20 urte daramatzat fisioterapiako profesional gisa, eta hamaika pertsona artatu ditut neure klinikan, era guztietako minak zituztenak.

Gaixo askok arazo fisikoak ordu luzeak eserita igarotzeagatik zituztela ikusita, eskuliburu hau sortzea erabaki nuen, haiei laguntzeko.

Zeure bizkarra babesteko eta mina kentzeko jarraitu beharreko hiru urratsak

40 orrialdeko eskuliburua da, bertan argazkien bidez eta modu argian azaltzen dizut:

  • Zergatik hainbeste ordu eserita egoteak egin diezaiokeen kalte zure osasunari.
  • Nola antolatu zure lanpostua jarrera txarrak zuzentzeko.
  • Eserita egotean gehien sufritzen duten gorputz-atalak malgutzeko, luzatzeko eta indartzeko ariketak.

Oso arin irakurtzen da eskuliburua, eta hauxe lortuko duzu:

  • Zerbikaletako eta gerrialdeko mina kentzea
  • Eroso lan egin ahal izatea, eguneroko min gogaikarri hori gabe
  • Lesio berriak saihestea
  • Gustuko duzun hori eragozpenik eta mugarik gabe egitea
  • Zeure bizi-kalitatea berreskuratzea

Ez duzu denbora askorik pasatuko eskuliburua irakurtzen, eta gogotik hobetuko duzu zure bizi-kalitatea

Imajinatzen al duzu berriz ere egin ahal izatea minagatik bertan behera utzitako jarduera guztiak?

Edo minik gabeko lanaldiaz gozatzea?

Eskuliburua zure etxetik gertu Elkarreko edozein dendetan eskura dezakezu, baita ere hurrengo saltokietan:

  • Donostian: Hontza  edo Preste Juan Liburudendetan.
  • Andoainen: Xixorin, Ernaizan edo Aurrera fisioterapia zentroan.
  • Oreretan: Xempelar edo Mirentxu  liburudendetan.
  • Irunen: Patri  liburudendan.
  • Tolosan: Babel  liburudendan.
  • Gernikan; Iñurri gorrian.
  • Lasarten: Maite liburudendan.
  • Hernanin: Sebas Liburudenda.