Ergonomia Ikastaro Praktikoa eserita lan egiten dutenentzat (eskuragarri itsuentzat eta gorrentzat). Esan agur bizkarreko minari, gozatu berriz lanaz eta bizitzaz Hau bizkarreko mina! Lanaldia amaiezina […]
Ergonomia Ikastaro Praktikoaeserita lan egiten dutenentzat(eskuragarri itsuentzat eta gorrentzat).
Esan agur bizkarreko minari,gozatu berriz lanaz eta bizitzaz
Horrelako pentsamendurik izaten al duzu?
Oso ohikoa izaten da, izan ere, ohar zaitez, hankabiko izaki gisa 5 milioi urteko bilakaeraren ondoren, giza espeziea ez dela egokitu ordu askotan eserita egotera.
Izan ere, izena ere jarri zaie,
“Aulki-Efektua” gorputzean ager daitezkeen arazo guztiei, hainbeste ordu eserita pasatzeagatik
Bizkarreko eta lepoko minak
Lunbalgiak
Sorbaldetako mina
Hanketako zirkulazio kaskarra
Energia eta indar falta sentitzea
Zeure buruari zera galdetzen diozu: Nola saihestu hainbesteko kaltea eragin dezakeen “Aulki-Efektu” hori?
Erraz lortuko duzu, hiru aholku hauek kontuan hartzen badituzu:
Aztertu zer gertatzen zaion gorputzari eserita dagoenean.
Ezagutu zein diren jarrera desegokia zuzentzeko neurriak.
Desblokeatu, luzatu eta indartu sufritzen duten aldeak.
Horrek guztiak gorputza orekatzen lagunduko dizu, baita saihesten ere, hainbeste ordu eserita pasatzea zure osasunerako arriskutsua izan dadin.
Hori dena irakatsiko dizut nire
Imanol Etxeberria naiz, 20 urte daramatzat fisioterapiako profesional gisa, eta hamaika pertsona artatu ditut, era guztietako minak zituztenak.
Gaixo askok arazo fisikoak ordu luzeak eserita igarotzeagatik zituztela ikusita, ikastaro hau sortzea erabaki nuen, haiei laguntzeko.
Beste ikastaro batzuk eta Youtubeko hamaika bideo aztertu ondoren ohartu nintzen ez dagoela informazio sendorik argitaratuta
Sakon aztertu nuen zerk eragiten duen mina.
Zientzia oinarri baina aplikatzen errazak diren konponbideak proposatzen ditut.
Horixe egin dut neronek.
Ikastaro honetan daude fisioterapiari buruz ditudan ezagutzak eta gaixoekin izan dudan esperientzia oparoa, zuri erakusteko jarrera txarrak zuzentzen, minak saihesten eta bizi-kalitate hobeaz gozatzen. Zera diote gaixoek nitaz:
Ikastaro hau amaitzea oso erraza da, bideoek azalpen xume eta argiak dituzte eta.
Gainera, proposatzen ditudan ariketak etxean nahiz lanean egin ditzakezu, eta zeran lagunduko dizute:
Zerbikaletako eta gerrialdeko mina kentzen
Eroso lan egiten, eguneroko min gogaikarri hori gabe
Lesio berriak saihesten
Gustuko duzun hori eragozpenik eta mugarik gabe egiten
Zeure bizi-kalitatea berreskuratzen
Ikastaro hau euskeraz doblatuta ikusi dezakezu baita ere.
Itsuentzat eta gorrentzat ere eskuragarri egin nahi izan dut ikastaro hau, hortaz, bideo guztiak azpititulatuta daude eta audiodeskribatuta.
Ez pentsa erabat teknikoa den ohiko eskuliburua denik, 400 orrialdekoa eta argazkirik gabea, irakurtzen hasi baina inoiz amaitzen ez duzuna.
Nik harira jotzen dut zuzenean, %100 praktikoak diren 6 bideo-eskola dira, bertan zera ikasiko duzu:
1. BIDEOA
Zer gertatzen zaion gure gorputzari, eserita ordu asko pasatzen ditugunean.
2. BIDEOA
Zure lanpostua modurik ergonomikoenean eta osasungarrienean nola antolatu.
3. BIDEOA
Zure gorputzak jasaten dituen laburpenak eta blokeoak, hamaika ordu eserita egon ondoren.
4. BIDEOA
Klase oso bat: luzatzeko gehien gogortzen eta motzagotzen diren aldeen gainekoa: lepoa eta sorbaldak, baita enborra, besoak, sabela eta aldakak ere.
5. BIDEOA
Bertan irakatsiko dizut nola indartu enborreko giharrak, eta izango dituzun onura guztiak ere adieraziko dizkizut.
6. BIDEOA
Zure begiak baliotsuak dira oso, eta merezi bezala zaindu egin behar dituzu.
Horregatik, bideo honetan, optometrista batek azalduko dizu jakin beharreko guztia, minik jasan ez dezaten, ordenagailuaren aurrean ordu asko igaro behar dituzunean.
Imajina ezazu ez duzula jada bizkarreko minik eta ekin diezaiekezula baztertuta dituzun gustuko jarduera guztiei