Ergonomia online ikastaroa

Ergonomia Ikastaro Praktikoa eserita lan egiten dutenentzat (eskuragarri itsuentzat eta gorrentzat). Esan agur bizkarreko minari, gozatu berriz lanaz eta bizitzaz Hau bizkarreko mina! Lanaldia amaiezina egiten […]

Ergonomia Ikastaro Praktikoa eserita lan egiten dutenentzat (eskuragarri itsuentzat eta gorrentzat).

Esan agur bizkarreko minari, gozatu berriz lanaz eta bizitzaz

  • Hau bizkarreko mina!
  • Lanaldia amaiezina egiten zait
  • Gustura ekingo nioke lehen egiten nuenari!
  • Eutsiko al dit bizkarrak erretiratu arte?
  • Ez  dut antiinflamatorio gehiagorik hartu nahi!
  • Gauez ez dut atsedenik hartzen.

Horrelako pentsamendurik izaten al duzu?

Oso ohikoa izaten da, izan ere, ohar zaitez, hankabiko izaki gisa 5 milioi urteko bilakaeraren ondoren, giza espeziea ez dela egokitu ordu askotan eserita egotera.

Izan ere, izena ere jarri zaie,

“Aulki-Efektua” gorputzean ager daitezkeen arazo guztiei, hainbeste ordu eserita pasatzeagatik

  • Bizkarreko eta lepoko minak
  • Lunbalgiak
  • Sorbaldetako mina
  • Hanketako zirkulazio kaskarra
  • Energia eta indar falta sentitzea

Zeure buruari zera galdetzen diozu: Nola saihestu hainbesteko kaltea eragin dezakeen “Aulki-Efektu” hori?

Erraz lortuko duzu, hiru aholku hauek  kontuan hartzen badituzu:

  1. Aztertu zer gertatzen zaion gorputzari eserita dagoenean.
  2. Ezagutu zein diren jarrera desegokia zuzentzeko neurriak.
  3. Desblokeatu, luzatu eta indartu sufritzen duten aldeak.

Horrek guztiak gorputza orekatzen lagunduko dizu, baita saihesten ere, hainbeste ordu eserita pasatzea zure osasunerako arriskutsua izan dadin.

Hori dena irakatsiko dizut nire

Ergonomia Ikastaro Praktikoan

Zeure bizkarrerako inbertsiorik onena

Bideo Ikastaroa %100 praktikoa

Imanol Etxeberria naiz, 20 urte daramatzat fisioterapiako profesional gisa, eta hamaika pertsona artatu ditut, era guztietako minak zituztenak.

Gaixo askok arazo fisikoak ordu luzeak eserita igarotzeagatik zituztela ikusita, ikastaro hau sortzea erabaki nuen, haiei laguntzeko.

Beste ikastaro batzuk eta Youtubeko hamaika bideo aztertu ondoren ohartu nintzen ez dagoela informazio sendorik argitaratuta 

  • Sakon aztertu nuen zerk eragiten duen mina.
  • Zientzia oinarri baina aplikatzen errazak diren konponbideak proposatzen ditut.

Horixe egin dut neronek.

Ikastaro honetan daude fisioterapiari buruz ditudan ezagutzak eta gaixoekin izan dudan esperientzia oparoa, zuri erakusteko jarrera txarrak zuzentzen, minak saihesten eta bizi-kalitate hobeaz gozatzen. Zera diote gaixoek nitaz:

Ikastaro hau amaitzea oso erraza da, bideoek azalpen xume eta argiak dituzte eta.

Gainera, proposatzen ditudan ariketak etxean nahiz lanean egin ditzakezu, eta zeran lagunduko dizute:

  • Zerbikaletako eta gerrialdeko mina kentzen
  • Eroso lan egiten, eguneroko min gogaikarri hori gabe
  • Lesio berriak saihesten
  • Gustuko duzun hori eragozpenik eta mugarik gabe egiten
  • Zeure bizi-kalitatea berreskuratzen

Ikastaro hau euskeraz doblatuta ikusi dezakezu baita ere.

Itsuentzat eta gorrentzat ere eskuragarri egin nahi izan dut ikastaro hau, hortaz, bideo guztiak azpititulatuta daude eta audiodeskribatuta.

Ez pentsa erabat teknikoa den ohiko eskuliburua denik, 400 orrialdekoa eta argazkirik gabea, irakurtzen hasi baina inoiz amaitzen ez duzuna.

Nik harira jotzen dut zuzenean, %100 praktikoak diren 6 bideo-eskola dira, bertan zera ikasiko duzu:

1. BIDEOA

Zer gertatzen zaion gure gorputzari, eserita ordu asko pasatzen ditugunean.
2. BIDEOA

Zure lanpostua modurik ergonomikoenean eta osasungarrienean nola antolatu.
3. BIDEOA

Zure gorputzak jasaten dituen laburpenak eta blokeoak, hamaika ordu eserita egon ondoren.
4. BIDEOA

Klase oso bat: luzatzeko gehien gogortzen eta motzagotzen diren aldeen gainekoa: lepoa eta sorbaldak, baita enborra, besoak, sabela eta aldakak ere.
5. BIDEOA

Bertan irakatsiko dizut nola indartu enborreko giharrak, eta izango dituzun onura guztiak ere adieraziko dizkizut.
6. BIDEOA

Zure begiak baliotsuak dira oso, eta merezi bezala zaindu egin behar dituzu.
Horregatik, bideo honetan, optometrista batek azalduko dizu jakin beharreko guztia, minik jasan ez dezaten, ordenagailuaren aurrean ordu asko igaro behar dituzunean.

Imajina ezazu ez duzula jada bizkarreko minik eta ekin diezaiekezula baztertuta dituzun gustuko jarduera guztiei

Zer emango zenuke bizi-kalitatea berreskuratzeko?

Ergonomia Ikastaro Praktikoa

Ikastaroaren balioa 90€

ORAIN HASIZ GERO 24,99€ BAKARRIK

(65,01€ aurreztuko dituzu)

Gogotik egin dut lan ikastaro hau prestatzeko, eta ziur naiz bizkarreko arazoak hobetzen lagunduko dizula.

Horregatik, asetze-bermea ematen dizut

Erosi eta gero, ez duela merezi irudituko balitzaizu, arazorik gabe dirua itzultzeko eskatu ahal izango duzu.

Hasi orain 24,99€-gatik bakarrik.

  • Bizitza osorako sarbidea
  • Ordainketa segurua
  • Online ikastaroen plataforma onenetako batean kokatuta
  • Euskerara doblatua.Itsuentzat eta gorrentzat azpititulatuta eta audiodeskribatuta
  • Edukia %100 praktikoa